top of page

Aniztasunaren Trataera

Ikasleen ezaugarri sozioekonomiko, kultural edo pertsonalak edozein direla ere gure Ikastetxean ikasle bakoitzak bere hezkuntza beharrei egokitutako laguntza dauka.

​

Hezkuntza inklusiboa Ikastetxeko xede eta baloreen oinarria da.

​

Gure helburu nagusietako bat ikasleei dagokien arreta osoa ematea da. Kasu honetan, dibertsitate funtzionala daukaten ikasle eta familiei arreta berezia jartzen dugu denek konfiantzazko ikasketa inguru egokia izan dezaten.

​

Hau guztia posible izateko, gure hezkuntza proiektuan kontuan hartzen dira:

​

Aniztasunaren trataera plana

​

  • Hizkuntza Indartzeko Irakasleak.

  • Hezkuntza Premia Bereziko 4 ikasgela, Pedagogia Terapeutikoko irakasleak eta hezkuntza laguntzako espezialistak.

 

Aniztasunari erantzuna ikasketa eta garapen prozesu jarraituan emateak hezkuntza sistema osoaren elkarlana dakar. Horretarako kanpoko agenteen laguntza, lankidetza eta aholkularitza daukagu.

​

  • Berritzegunea (aholkularia, fisioterapeuta, entzumen eta hizkuntzarako irakasleak eta terapeuta okupazionalak besteak beste.

  • Beste elkarte batzuk: Down Sindrome Fundazioa, Apnabi, Bene, Aspace, Gorabide, Osakidetza, Aldundiko arreta goiztiar zentroak eta udaleko zerbitzuak, besteak beste.

  

IMG_7273.jpg
IMG_7266.jpg
bottom of page